Ueze bueno

lunes, 21 de noviembre de 2016

domingo, 9 de octubre de 2016

BESTE KARTOGRAFIAK

Beste kartografiak:

Ekain Iribarren
Xabier Luzuriaga
Iraide Martin
Aitziber Mindegia


1.TAILERRA

IKT-ko 1.Tailerrarako, klasean kartografia bat osatu behar genuen. Kartografia honetan, "Nola ikasten dugu irakasle izaten" agertzen ziren galderak erantzun behar genituen. Sarrera hortan azaltzen zen bezela, tailer hau 4 etapetan banatzen zen:


1.ETAPA: Datuen bilketa:

Tailer honi hasiera emateko, ikasle bakoitzak eskolatik kanpoko ikaskuntza prozesuarekin erlazionaturik zeuden 4 irudi ekarri behar genituen. Nik internetetik atera nituen nire irudiak eta hauek "Familia", "Lagunak", "Kirola" eta "Internet" errepresentatzen zuten. 

2. ETAPA: Datuen analisia:

Behin argazkiak hautatu genituenean, taldean bildu ginen eta taldekide bakoitzak bere argazkiak aurkeztu zituen.Bakoitzak esplikatu egin zuen haien erabakien zergatia. Eduki genuen elkarrizketa mugikor baten bitartez grabatu egin genuen eta hau aurrera eramateko, Aingeruk galdera batzuk proposatu egin zizkigun: 

•Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?

• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?

• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?

• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?

• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?

• Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?

Taldekideen arteko elkarrizketa hau bukatzerakoan, konklusio batzuk atera genituen. Ondoren, Aingeru guregana etorri zen eta berarekin grabatu egin genuen beste elkarrizketa bat izan genuen, non, gure konklusio horiek azaldu egin genizkion.


3. ETAPA: Datuen antolaketa:

Elkarrizketak bukatu ondoren, bakoitzak bere kartografia antolatzen hasi zen. Nire kasuan, erabaki nuen marrazkien bidez aurkeztea nire kartografia. Kartulina erosi hondoren, nire ideiak paper batean marrazten hasi nintzen. Hau izan zen emaitza: 



4. ETAPA: Kartografiaren aurkezpena:

Nire kartografia 6 zatitan banatu egin dut. Hasiera batean hautatu nituen 4 ideia horiei beste 2 gehitu nien. 6 zati horiek "Familia", "Lagunak", "Kirola", "Internet", "Literatura" eta "Telebista" izan dira. Ideia bakoitza marrazki baten bidez irudikatu dut eta hauekin 6 balio ezberdin idatzi ditut.
Lehenik eta behin, esan behar dut balioen kokapena ez duela garrantzirik, zoriz jarritak daude. Behin hori argituta, kartografiaren azalpenarekin hasiko naiz.
Hasiera batean ez nekien zein kolore erabili nire kartografiarako. Txuria eta morea nituen nire buruan, txuriarekin marrazkiak dotoreagoak geldituko zirelako, baina azkenean morea erabaki nuen, kolore hori berdintasuna irudikatzen duelako.
Irudi horietako garrantzitsuena, seguruenik, "Familia"-rena da. Nire familia, eta guztiona seguruenik, gure bizitzan garrantzi handia du. Familia agente sozializatzaile nagusia da, eta Errespetua, Umiltasuna, Pazientzia eta Esker ona bezalako balio garrantzitsuak transmititzen dizkigu.
Ondoren, "Kirola" daukagu. Nire bizitzan garrantzi haundia izan du kirolak, saskibaloia konkretuki, horregatik saskibaloiko baloi baten bidez irudikatu dut "Kirola". Kirola praktikatzen dugun guztiok badakigu zein balio transmitizen digun kirolak, eta nire kasuan Konfidantza eta Adiskidetasuna nagusitu ditut.
Gero, "Literatura" irudikatu dut. Ume bat nintzenean, gustoko nuen nire ipuin propioak idaztea, imaginazio handia neukalako. Horregatik Sormena nagusitu egin dut "Literatura"-n.
Nahiz eta desberdindu izan bi irudi hauek, "Internet" eta "Lagunak" oso erlazionatutak egon dira nire bizitzan betidanik. Denbora asko eman dut interneten eta honen bidez, lagun asko egin ditut, leku askotakoak (Bartzelona, Madril, Zaragoza, Almeria...). Sare sozialei esker (Skype, Twitter edo Facebook), gaur egun, kontaktuan jarraitzen naiz gehienekin. Lagun guzti hauek, bai Interneten lortu ditudanak eta bai eskolan zein kalean egin ditudanak Naturaltasuna, Zintzotasuna edo Eskuzabaltasuna bezalako balioak transmititu didate. Familiarekin batera, esango nuke hauek direla nire bizitzan garrantzi handiena izan dutenak.
Azkenik, "Telebista"-ren irudia daukagu. Irudi honen bitartez irudikatu nahi nuena zen nire bizitzan hizkuntzak duten garrantzia. Etorkizunean, Ingelera erakustea gustatuko litzaidake eta horregatik hizkuntzak inportanteak dira niretzat. Orduan, zergatik marraztu egin dut "Telebista"? Nik, serie eta filme asko ikusten ditut eta gehienak V.O ("Versión original" gazteleraz) ikusten ditut, hizkuntzetan trebatu ahal izateko. Horregatik Intuizioa nagusitu egin dut irudi honetan, gehienetan ez ditudalako hitz guztiak ulertzen eta intuizioa erabili behar dut, testuinguruarekin batera hauek ulertu ahal izateko.

Nola ikasten dut irakasle izaten?

Gaur, IKT-ko 2. saioan, ondorengo galdera aurkeztu zaigu: "Nola ikasten dut irakasle izaten?". Galdera hau erantzuteko,"Kartografia" deituriko lan bat egin behar dugu, guk kanpoan zein eskolan ikasitakoa irakasle izateko nola balioko digun adierazteko. Lan hau, 4 etapa izango dituen tailer bat da. Lan interesgarria baina gogorra izango dela dirudi, baina esfortzu pixka bat egin beharko dugu lan hau aurrera eraman ahal izateko. Kartografiarekin hasi baino lehen, ikerketa honekin erlazionaturik dauden galdera batzuk erantzun behar ditugu. Galdera horiek ondorengoak dira:


 1º Nola egiten diozu aurre ikerketari?
2º Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
3º Zeintzuk izan daitezke erronkak?
4º Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?
5º Zer espero duzu ikastea?

Gizakiok egunero gauza berriak ikasten ditugu, bai telebista ikusten, bai lagunekin hitz egiten edota kirolean aritzen garenean. Horregatik, nire kartografia erabiliko dut niretzat eta nire ikaskuntza prozesurako inportanteak eta baliagarriak izan diren balio eta esperientziak partekatzeko. Modu berean, gustatuko litzaidake ikustea nire taldekideek zein ideia dituzte eta honela ikasi ahal izatea, haien idei horiek aplikatu ahal izateko etorkizunean.